Songtexte.com Drucklogo

Egun Argian Songtext
von Mikel Urdangarin

Egun Argian Songtext

Ilunaren arerio
Egun argian jario
Atzo gauean gozatuari
Zure usaina dario

Zeru gainean bi laino
Zoaz, eguzki, goraino
Zelan ez dekot beste gogorik
Zeuri kantetako baino

Soloa loraz polito
Nor ez da udabarriko
Zain nago zure udagoiena
Barriro noz etorriko


Asuneri udararte
Krabelina batu jake
Hain lotsatia ez bazina bai
Zu biluztuko zinake
Badator gaua astiro
Badeko nahiko motibo
Maite nozula dakidan arren
Esan eistazu barriro
Haizeak ohiko egarriz
Leizarrak dantzan darabiz
Eskuok zure azal gozoa
Omendu gurean dabiz

Kirikolatza karreran
Iturria non ete dan
Laztana maite zaitudalako
Behar dot zuretik edan

Songtext kommentieren

Log dich ein um einen Eintrag zu schreiben.
Schreibe den ersten Kommentar!

Beliebte Songtexte
von Mikel Urdangarin

Quiz
Welcher Song ist nicht von Britney Spears?

Fans

»Egun Argian« gefällt bisher niemandem.